365barcelona. Una recomendación gastronómica para cada día del año / One food & drink recommendation for each day

365barcelona

365barcelona urteko egun bakoitzerako gomendio gastronomiko bat jasotzen duen gida-liburua da. Argitalpenak 365barcelona.com-ek 2012an zehar egunez egun argitaratu zituen gomendioak ditu abiapuntu.

Edukiak, hala argazkiak nola testuak, hiria benetan ezagutzen duten autoreenak dira. Hauen artean guztiz amateurrak, nahiz sukaldaritza munduko profesionalak, kritikariak edota sukaldariak, eta bada tartean telebistako izarren bat ere.

The Glutton Club eta Leqtor Universal argitaletxeak batera argitaratua. Estalkia Pernan Goñi marrazkilariak egin zuen.

Egindako lana

Liburuaren diseinu eta maketazioa, webgunearen diseinu eta garapena

Argitalpena

168 x 110 mm, 416 or.
Ingelesez eta gaztelaniaz argitaratua
ISBN: 978-84-938081-4-3
L.G.: B. 12.788-2013
1. edizioa: 2013ko maiatza
Leqtor Universalek argitaratua
Estalkiaren irudia: Pernan Goñi

Webgunea

365barcelona.com
2012 eta 2015 bitartean argitaratua


365barcelona
Estalkiaren irudia: Pernan Goñi
365barcelona contraportada
365barcelona interior

365barcelona.com

365barcelona.com Donostia, Bilbo, Iruñea, Granada, Madril edo Santiago de Compostela bezalako hirien web-gidak biltzen dituen 365cities.org proiektuaren parte da.

Urtarrilaren 1etik aurrera, eta 2012 osoan zehar, egunero, gastronomia-gomendioen gida horietako bakoitzaren edukiak osatzen joan ziren. Hiri bakoitza ederki ezagutzen zuen ikuspegi ezberdinetako pertsonek egindako ekarpen laburrez osatutako lana.

<!–


–>

365barcelona - 16
Jatorriz urtarrilaren 7an argitaratutako edukia: inprimatutako bertsioan, 365barcelona liburuan, eta bere garaian 365barcelona.com webgunean argitaratu zen bezala.

365barcelona.com